Beltxi akabatu da

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Fatima, Arrasaten. Txuri, Itziarren. Eta
neroni, Ormaiztegin. Beltxi zen gurean Esteñibarren jaiotako bakarra. Eta bera
akabatu zen atzo, gaixoak jota.

Hemen kontatu nituen Beltxirenak, duela hiru
bat urte. Ordurako nabari zitzaion zakarretik mimosorako bilakaera areagotu egin
zen gerora, eta une gozo asko igaro ditugu elkarrekin. Gaixoak ez dio asko
iraun eta inoiz baino marmar errazagoa zeukan azken asteotan.

Ia hamalau urtez Beltxik gurean hartu duen tokia nabarmen hutsik dago. Pena
lasaia geratu zaigu, asko eman digun Beltxiri geuk ere asko eman ahal izan
diogulako. Eta Txurik, 15 urtera bidean doan amona xaharrak, nahikoa lan du
bizirauten. Hirurok juntuxeago paratuta beteko dugu Beltxiren hutsunea.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Beltxi akabatu da-ri

  1. egilea: Larraitz

    Doluminak Durangotik.
    Guk ere faltan botako dugu Beltxi.
    Lelengo triste jarri da Paula baina gero topatu du kontsolamendua: “Amama Paulari egingo dio konpainia zeruan”.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Guk ere pena hartu genian, eta handia, jakindakoan Beltxi akabatu zela. Makina bat fereka emanak eta barre eginak gintuan haren bizitasunarekin. Luzaroan gogoratuko gaituk. Animo eta zaindu Txuri!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude