Goienkaria, 2010.01.29
Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Onartzen dut ordaindu beharra, doaneko
alternatiba duinik badagoenean. Zilegi deritzot ordaindu beharra oztopo moduan
erabiltzeari garraio kolektiboaren mesedetan. Eta beharrezkoa zait merkantzien
garraioa zamatzea, ibilbide luzekoa denean, hurbileko kontsumoa bultzatu eta
karboniko isuriak gutxitzeko.
Hori esanda,
eskatzeko ordua dator. Antola dadila ordainketa sistema koherente bat,
Santanderra goazenean ez gaitezen tonto sentitu. Gara dadila garraio publiko
hurbilekoa eta azkarra. Ez dezala administrazioak nahastu gai hau gastu sozialen
hazkundearekin edo zerga bilketaren murrizketarekin, ez daude lotuta. Eta
aurreikus dezatela tarifa berezia bertako erabiltzaileontzat, gehiago ordain
dezan paseko trafikoak.