Goienkaria, 2010.01.22
Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Datorren urteko udaberrian tokatzen dira
berriro hauteskundeak, Udal eta Batzar Nagusietarako. Aurtengoa hasi berria
dugunez, ia urte t’erdi daukagu tartean eta hori asko da, urrun dirudi, han
behar luke. Baina tamalez kanpaina hemen dugu.
Normala da ezker abertzale legez kanporatua jo
ta ke lanean aritzea, asko dauka galtzeko aurkezterik ez badu, eta berandu ere
badabil. Baina ez da normala administrazioen martxan dagoeneko igartzea
motelaldi eta keinu esanguratsuak. Lopezek aldundiak eta udalak nahi ditu, EAJk
gehiengoa, EAk poloa… Bale, nahi baduzue
eman asteburuak horretan ea herritarrak konkistatzen dituzuen, baina aste
egunetan segi lanean denon moduan. Zuen alderdiak zuentzat dira garrantzitsu,
guretzat ez hainbeste.
Normala da bai ezker abertzalea jotake lanean aritzea. Baina ez dut uste hauteskundetara begira bakarrik ari denik lanean. Ezker abertzalea Estatu espainiarrarekin konfrontazio demokratiko eraginkorraren diseinuan ari da lanean, eta horren barruan datorren urteko hauteskundeak garrantzitsuak izango dira. Baina askoz ere gauza gehiago eta sakonagoak barnebiltzen ditu eztabaida horrek. Beraz, ez dut uste berandu ari denik.
A, galdera bat. Alderdi batzuek zer nahi duten jarri duzu, baina Aralarren inguruan ez duzu ezer idatzi. Zer nahi ote du? Ez zaizu okurritzen? Nik uste dut zure azterketa horretan Aralarren adierazpen batzuk ere sartu beharko zenituzkela, bestela hankamotz geratzen da idazti hori. Eta benetan, norbait hauteskundeen inguruan hizketan hasi bada hori Aralar da. Martxoak 15eko epe hori ez al zaizu adierazggarria iruditzen? Ala ez duzu idatzi nahi?
EAk poloa nahi du eta Aralarrek? Beraiek ba dote dakite? NABAI edo indar independetisten metaketa hautatzeko eskatu zioten EAri. Bateragarriak ez badira, zein da NABAIren helburua? Ez al zen ba, autodeterminazio eskubidea bide zibil eta politikoetatik lortzea? Aralarreko zuzendaritza, eta ez botoemaile eta militanteak ,Partidu instituzional huts bateko zuzendaritza batean bihurtu dela uste dut.
Gorka:
Ez daukak nik esandakoa bihurritu beharrik hik esan nahi duana esateko. Ezker abertzalea ez dela bakarrik hauteskundeei begira ari? Ados. Baina hauteskundeei begira ere ari denik ezin ukatu. Eta helburu horretarako arinago ibili izan balitz, seguruenik hobeto. Ados?
Eta Aralar ez diat aipatzen, EB edo PP aipatzen ez ditudan bezala. Ez nian zerrenda osoa egiteko asmorik, besteak beste Goienkarian 750 karaktere dauzkadalako tope (esaterako, hik idatzi duana baino dezente gutxiago). Eta aukeratu dizkiat nire ustez esanguratsuenak. Hik Aralar astindu nahi huen eta egin duk. No problem.