Goienkaria, 2010.01.15
Normal
0
21
false
false
false
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Autoz joan behar
dut lanera, beste aukerarik ezean. Eta errepide nagusitik bi kilometro gora
dago ni bizi naizen baserria. Gauzak horrela, autoa erosterakoan ezinbestean
eskatzen diot lau gurpiletan trakzioa izatea, elurra edo izotza denerako. Eta gainera
negu sarreran elurretarako gurpil bereziak jartzen dizkiot. Urteotan aukera
asko izan dut frogatzeko neurri horiei esker besteek ezin duten tokian ni ondo
nabilela.
Geroztik jakin
dut Alemanian derrigorrezkoa dela neguan gurpil bereziak jartzea eta auto askok
dutela trakzio osoa. Eta harritzen nau nola hemen ia inork ez duen beste
horrenbeste egiten. Nonbait samurrago da nork berea egin ez, eta natura-ama edo
administrazio-aita gutaz arduratu ez direlako ume mainontziarena egitea.