Gabonetako mezua

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.12.23

Bero dabil giroa errege espainiarraren biharko
mezua ETBk emango duelako. Erreakzio gehienak antzerkia iruditu zaizkit, eta
sano bakarra gau horretan –bereziki gau horretan- telebistari bizkarra emango
diotenena. Baina bada jorratu nahi dudan argudio bat: mezu hori ETBn ematea
‘normaltasun’ adierazpen bat da.

Ez, Surio jauna. Ematea bezain normala
litzateke ez ematea, herri benetan normala bagina. Kontua beste bat da. Hemen
batzuk nahi dute Espainiatik ahalik eta gehien bereizi, eta besteek
Espainiarekin ahalik eta gehien berdindu. Orain bigarrenak daude agintean eta
horregatik emango da mezua. Lehen besteak zeuden eta ez zuten ematen. Lehia
logikoa arau zintzoekin egingo balitz, baina…

Eta zuek, ondo pasa jaixak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude