Bertso botika

Goienkaria, 2009.12.18

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

BECen nintzen domekan. Eta sentitu nituen
haize beroaren itolarriak, tarteka benetan larriak. Edo zortzi orduz jarrita
egotearen ajeak. Pena ere hartu nuen ikustean bertsogintza oraindik batzuena
dela gehiago denona baino. Nahiz esan behar dudan koadroa apurka koloreak
hartuz doala, zorionez.

Baina nabarmenena egin zitzaidan milaka
pertsona haien euskararekiko atxikimendu eta maitasun jostalaria, nola gozatzen
zuten bertsolarien malabar eta piruetekin. Bide ona da hori. Espainian, oro
har, gaizki egiten da espainolez eta hori kopiatu dugu Hegoaldean. Frantzian
ondo hitz egiten dute frantsesek eta nabari zaie gure euskal senideei. Ederra
litzateke bertso botikak bihurtuko balu Euskal Herria ‘ondo mintzatzen direnen
herria’.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun Bertso botika-ri

  1. egilea: aitor

    zer esan nahi duzu “batzuena dela gehiago denona baino” esaldiarekin?

  2. egilea: Inguma

    Ez ete da izango batzuei txistu egiten zaielako?  Txapelketaren laguntzaile izan eta bertsozale izanda txistuak jasotzea ez zaio ba inori gustatuko!  Bilgune behar duena bilgune izan dadin biltzeko gogoa behar da.  Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia dugu euskaldunok( erdaldunek aspaldi erakutsi digute bidea eta)

  3. egilea: mikel

    Aitor:

    Gaia asko jorratu delako ez nuen gelditu nahi izan, baina esan nahi dudana oso sinplea da: jartzen diren gai batzuekin eta horiek tratatzen diren moduarekin erosoago daudela euskaldun batzuk beste batzuk baino. Hau areago gertatzen zen duela urte batzuk, uste dut irekitzen ari dela giroa.

    Ulertzen dut bertsoari atxikimendua diotenen artean gehiengo izatea gai jakin batzuekin erreakzionatzen duten pertsonak, eta hori kontuan izatea baita gai jartzaileek ere. Baina era berean estimatzen dut bertsozaleen esparrua zabaltzeko egiten ari den lana, eta dudarik gabe gaiek eta horien trataerak eragin handia izan dezakete. Igandean tarteka 400.000 ikusle izan bazituen txapelketak, bertsoari eta euskarari komeni zaie horiek eroso sentitzea hurrengorako ere.

    Hemen lotzen dut Ingumarekin. Babesa eman eta bertara hurbiltzen denak txistua jasotzen badu, ez da eroso sentituko eta babesa jar lezake zalantzan. Ez dirudi oso inteligentea txistu joleen aldetik. Puntu honetan zinez goraipatu nahi dut antolatzaileen ahalegina gonbidatuekiko, hori bai iruditu zitzaidan oso inteligentea.

  4. egilea: aitor

    Mikel:

    Nik bi gai desberdin ikusten ditut zure idatzi honetan. Bata gaiei dagokiena eta bestea agintariei egindako txistuena.

    Txistuei dagokienean, zer esango dizut ba? Nik ulertzen ditut txistuak. Josune Ariztondo eta Iñaki Gerenabarrena, apartheid politikoaren islada paregabeak dira. Bata Ondarruko gestorako kide, nun herritarren iritziaren gainetik udal bat inposatua izan den. Nola ez dute ba txistuz hartuko andre hori? Herritarren iritzia errespetatzen ez duten batzuei txalo egin behar al zaie ba? Nik inteligenteagoa zer den ez dakit, txistu egiten dutenak espetxetik gertuago daude eta txalo egiten dutenak baino. Baina duinagoa behintzat bada. 8  urtetan herriz herri aulkiak lapurtzen ibili denari txistu egitea, dagoen tokian dagoela, logikoa iruditzen zait. Bertsoa galtzen ateratzen dela? Ados nago zurekin hor. Egoera demokratikoa balitz, oso desberdina izango litzateke beraiekiko jarrera, baina bizi dugun egoera antidemokratikoan… pertsona batzuen ezinegona babes ekonomiko jakin batzuen gainetik egotea ulergarria egiten zait. 

    Gaiei dagokienez, nik ere uste dut gatazkaren bi aldeak agertu beharko liratekeela gaietan. Baina ez ez dakit nor komodo egoteko edo ez egoteko. Gai guztiak jorratu ahal izateko eta ikuspegi guztietatik gainera. Gero bakoitzaak erabaki dezala zein argudiorekin geratzen den

     Egia da euskarara jendea erakarri egin behar dela, baina “senide baten sufrimendua eta indefentsioa” gaia ez hurbiltzeko aitzakiatzat hartzen duenak ( ze gainerako gaiak nahi diren ikuspegitik har zitezkeen…), benetan du euskara hurbiltzeko nahia ala  aitzakia huts bat besterik ez da? Beste modu batera esanda, gai konkretu batzuk kendu behar al dira ( zentsuratu?) jende konkretu bat euskarara hurbiltzeko?

    Ez dakit ba.

     

  5. egilea: mikel

    Zintzo ikusten haut, Aitor, horregatik sartuko nauk berriro, nahiz jorratuegia dagoen gaia.

    Txistuena ez da izan ordezkari baten edo besteren arabera, erakunde eta bankuei eskeinitako jarrera sistematikoa baizik. Tonto samarra nire ustez, primarioegia da babes ekonomikoa ematen duenari zaunka egitea. Ez dago txalo jo beharrik, ixilik egotea nahikoa da. Desahogo erraza baino gehiago beharko da politikoengan edo sistema finantzarioan eragiteko.

    Eta gaiak, kontua ez da ezer kentzea baizik eta edozein gai sartu ahal izatea. Argi samar dago ze erreakzio egongo litzatekeen gai jakin batzuk sartuko balira. Orduan bai txistuak!

    Dena den, bilakaera sumatzen da, ajeak konpontzen ari dira, nik esperantza ona daukat.

  6. egilea: xabi

    “BERTSOA INOIZ EZ DA IZAN BERTSIO OFIZIALA. TXIRRITAREN GARAITIK DAKIGU HORI”   Joxerra Gartzia.

     

    Eta Kutxa ez al da aberatsena pobreena baino gehiago?

    Eta Goienkaria????  Goienkaria ez al da batzuena besteena baino gehiago???

  7. egilea: izokin

    Dena ezin da izan zure gustokoa mikel. Senideak biluztearen gaia ere hartu zitekeen sudur puntan jartzen zaien ikuspegitik. Adibibez, nire seme yonkiarengana noa bisita egitera eta hara, biluztu behar naute. Eta zer duzu zuk bertsolariei esateko? Zuk nahi duzuna abestu behar al dute??  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude