Goienkaria, 2009.12.11
Itxaropena piztu du hiriburu
daniarreko gailurrak klima aldaketaren inguruan. Izango da aurrez AEB
eta Txina inoiz baino konprometituago agertu direlako, edo Europak egitasmo
zehatza daramalako, edo klimaren datuak gero eta kezkagarriagoak direlako,
baina hau idazten ari naizela ‘hope’ da hitza, eta hortik Kopenhagen
izenaren moldaketa jostaria.
Nik ere itxaropena izan nahi
dut, gailur honek mugarri berria jarriko duela bide luzean, orain ofizial
eta laster lege bihurtuko dituela planetaren zaintzarako hainbat ekimen,
eta aterpe emango diela gizarte mugimenduen aldarriei. Sinetsi nahi
dut oraindik gai garela denon artean eta bakoitzak dagokiona eginaz
natura gaiak kontsumitzeko neurri jasangarrian, dena suntsitu gabe.
I hope so.
Inuxentia mikel, holako ilusiñotan bazabiz.