Harresiak

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.11.13

Hogei urte bete diren aitzakiatan, Berlingo
harresia izan da asteon hizpide errepikakor hedabideetan. Gerra hotzaren
ondorio eta sufrimendu handien toki, askatasun ikur bihurtu zen harresia
gizarte kapitalistarentzat bezala gainbehera zetorren komunismo
zaharkituarentzat. Ezin uka, ni ere poztu egin nintzen desagertu zenean.

Baina hogei urte beranduago zurikeria
nazkantea iruditu zait ospakizunen zirkoa, munduko beste hainbat parajetan
harresi berriak eraikitzen ari diren bitartean, Mexiko edota Palestina
nabarmenen. Mingarria bada ikustea ez dugula ikasten, are mingarriago egiten
zait hain lotsagabe erakustea iraganeko eskarmentua ez dela ikasgai baizik
merkantzia. Zenbat diru mugitu du harresiaren kontuak aste honetan bertan?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude