Ura aurreztu

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.11.06

Asteon jakin dut Eskoriatzako udalak araua
onartu duela ura aurrez dadin herriko eraikinetan, egingo diren berrietan
bezala zaharberritzetan: etxe sarreran erregulatzaileak, txorrotetan
difusoreak, komuneko ur tankeetan aginte bikoitza, ur grisak berrerabiltzea,
euri urak jasotzea… Neurri mordoa dauka arauak, uraren kudeaketa arrazionalagoa
bultzatzeko.

Behar dugu gihar hori sendotu. Oparotasunean
ohitu gara neurri gabe gastatzen, planetaren baliabideak mugagabeak bailiran.
Baina hor dago datu zirraragarria: mundu osoak xahutuko balitu baliabide
naturalak mendebaldarron neurrian, hiru planeta beharko genituzke egungo
kontsumoari eusteko. Horren faltan, gure ondokoen planeta ari gara jaten, lotsa
gabe. Beraz, txalo Eskoriatzari.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Ura aurreztu-ri

  1. egilea: Patxi

    Aupa Mikel, Euskadi Irratiko entzulea naiz. Gaur mezulariko zuen solasaldia entzuten egon naiz. Ikasturte berriarein saioak asko galdu duelakoan nago, eta zuen soasaldi hau da gustokoen dudan atala. Hala ere gaur saioaren bukaeran egin duzun komentariak ezinegon dezentea sortarazi didala aitortu behar dizut. Alegia, Ezker Abertzaleko atxilotuen gutunaren ingurukoa hain zuzen ere. Ez zaizkit batere bidezkoak iruditzen esan dituzuenak. Nabarmena da, hain nabarmena ezeze, izugarrizko ahalegina egiten ari dilera Otegi eta enparauek beraienoinarria “osotasunean” bide berrietatik eramaten. Horretarako sentsibilizazio lan handia egin beharra dago eta egiten dihardue. Eta zuek modu baikorrean jardun eta egora zaila ulertu beharrean “esatea nahi eta ezin” edota “zaharrak berri” moduko esamolde etsigarriak erabiltzen.Batsaunaren eztabaidarako txostena zein gutuna objetibotasunez irakurtzen duen edonork argi dakusa zein den mezua eta nori zuzenduta doan batez ere. Beraz, zergatik ez hori baloratu eta indartu? Zergatik diskulpatzen ditugu bestelako hainbat gatazketako eragileak. hain errez, esanez arazo oso konplexuak dilera (krisi finantzieroa, ..) eta zergatik kasu honetan horren xinplekeriz ? Une historiko batetan gaudelakoan nago. Benetako bidegurutzean. Ganora eta eskuzabaltasunaren garaian. Ni baikorra naiz eta nekatuta nago beti topiko eta mezu ezkor berberak entzuteaz.

    Barka ustuketagatik. Segi holaxe, adixo.

  2. egilea: mikel

    Kaixo, Patxi. Asko estimatzen diat hire komentario zintzoa.

    Bi argibide:

    1. Nik bai esan nian ‘esan nahi eta ezin’, baina bestea ‘zaharrak berri’ beste tertuliakide batek esan zian. Nik oraingoan sumatu diat ahalegina gauzak argiago esateko, betikoa baino gehixeago.

    2. Hala ere, ezintasuna ere argia duk niretzat. 30 urte zeramatzat, KASen garaietatik, bilakaera horren zain eta hain poliki ari duk gertatzen mundua azkar doan bitartean, posizio erlatiboetan indarra galtzen ari dela ezker abertzalea.

    Baina agintzen diat zerbait bultzatzeko aukera ikusten dudanean, han izango naizela aurrean.

    Animo!

  3. egilea: arbuhto feliiiiih

    Kaixoo lokiiziimooozz

    me uhtan loh arbuhtooh feliizees

    ta zueeii? jejejeje
    mz ! keremoh zalbar la water

    mz ber biiii 😀

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude