Mahats ederra

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.10.16

Larunbatean bildu genuen aurtengo mahats uzta.
Luzatu egin da heltze-sasoia, uda lehor/beroak besterik pentsarazten
bazuen ere. Mahatsa ugari datorrenean ohikoa da berandutzea, mahats kargaren
nekeak eraginda; aparte, iraileko euriteak eten egin zuen heltze-prozesua.
Baina iritsi zen eguna eta txiripak eguraldi ezin hobea oparitu zigun lanerako.

Aurten ia 8.300 kilo mahats bildu dugu, eta
hirugarrenez gainditu dugu 8 tonen maila. Emaitza oso ona da hektarea bakarrean
eta 2.300 landarekin lortzeko. Lan erditan biltzaileak harrotu ere egin ziren
-mahats ederra esku artean- eta trabes ausartak entzun ziren, baina ez da
errekorrik izan. Hori bai, inoizko mahatsik sanoena eta helduena eraman genuen
upategira. Ederra benetan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Mahats ederra-ri

  1. egilea: Iñaki

    Pozten  naiz 
    mahats ederra izateaz.

    Batzen
    gengozala, behitzat, itxura ona zeukan.

    Ea datorren
    urtean errekorra lortzen dugun.

    Zorionak

  2. egilea: mikel

    Apa, Iñaki!

    Nik uste oraindik badagoela 9.000 kilora inguratu eta errekorra egiterik. Baina gero eta gehiago kalitatea da helburu nagusia eta hori gehienetan ez dator bat kantitatearekin. Deitura handietan ohikoa da uztaila/abuztuan mahatsa miaztea, luku dezente kenduz. Ikusi egin behar.

    Inork kenduko ez diguna da egun hori umorez eta festa giroan pasatzea, hori ziur.

    Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude