Goienkaria, 2009.10.09
Iker Muniain du izena eta bat-batean
bihurtu da printze, futbolean lortutako gol bati esker. Hamasei urte
besterik ez duelako, gol goiztiarrenaren marka ezarri du nafar gazteak.
Aparretan dabil egunotan, eta etorkizun distirantena uste zaio nonahi.
Futbolaren oso zale ez –ezta printzeena
ere-, haur kirolarien azpimundua gogoratu dut nik, Ikerren harira. Aparretara
iritsi direnen iraganak izango ditu lan neketsua eta sakrifizio neurrigabea,
nahiz iritsi izanak berak goxatuko ditu horien ajeak. Baina zer esan
bidean apurtzen diren panpinez? Ezer erabaki gabe diziplina militarrera
kondenatuak izan ondoren, nork itzuliko die denbora galduaren gurpilak
zapaldutako umetasuna? Nork azalduko die ziurrenik hobe dela printze
ez izatea?