Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Goienkaria, 2009.10.02
Zalaparta itzela eragin zuen larunbatean Berria egunkariaren akatsak The Organisation-ena omen zen
komunikatuarekin. Martxelok Mezularian azaldu zigun arren ‘larria bai baina
beste irakurketarik gabeko akatsa’ izan zela, alderdiek eta hedabideek zuku
oparoa atera zioten gaiari.
Ohi den bezala, bestalde. Izan ere, jardun
armatuaren inguruabarrak hartua du Espainian On Jose Migel Barandiaranen soinean
ultzerak izan zuen papera. Hark zioen urdaileko gaitz kronikoak lagundu ziola
neurrian elikatzen, eta horri esker iraun zuela 100 urte. Tarteka gertatzen
diren atentatuak jasangarriak zaizkio estatuari, eta unionistek haien
mesederako erabiltzen dituzte behin eta berriz, neurri gabe. Ez al du behintzat egoera honek 100 urte
iraungo!
nire ustez gaur egungo egoera guztiz konparagarria da alemania naziarekin, berezitasun eta ñabardurak dituen arren. Mikelentzat ordea, demokrazia hau ez da perfektua. Akatsak ditu. Agian ertzainek jipoituko balute, atxilotu, torturatu eta kartzelaratu, lagunduko lioke egoera antidemokratiko hau salatzen. Espero dut 100 urte itxaron behar ez izatea horretarako.
Nik esandakoaz inork iritzia ematen edo eskatzen badit, erantzun dezaket. Esan ez dudanari buruz, ez.
hori da mikel. Inoiz esaten ez duzunagatik idatzi nuen. Beti ixiltzen duzunagatik. Gatazka politiko hau begi bakarrarekin ikusten duzula iruditzen zait.
barkatu atrebentzia.
Nire munduan begibakarra beste espezie bat da: edozein aldetan dagoela ere, besteen akatsak bakarrik ikusten eta salatzen dituena. Ez dut uste horietakoa naizenik, baina hau ez da demostratu daitekeen zerbait. Beraz…
Eta, Xabi, bigarren mezuan bezala errespetua dagoenean, ez dago ezer barkatu beharrik.