Astarloza (II)

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Tourrean etapa irabazi berritan tokaio
txirrindularia goraipatu nuen hemen, eta geroztik izandako kalapitarekin bateren
bat zain eduki dut, zer esango ote nuen. Hau idatzi dit Patxitraperok:

Mikel,
nik bai proposatu nahi diat ba, gai bat. Zain egon nauk, hire iritzia zein
izango Astarlozaren positiboaren ondoren, hik hari buruz idatzi eta handik
gutxira atera baihuan albistea, eta jakin-minez segitzen diat, kontranalisiaren
emaitza zein izan dan azaldu ondoren. Hire iritziak, piperra izango duen
garantia daukagun momentutik, bereziki interesatzen natxik. Ni gaur aritu nauk
entzuten Astarloza bera irratian, eta kazetariak ondoren, eta irudipen honekin
geratu nauk: ez diat ezertxo ere ulertzen.

Errepasatu dut aurrez idatzitakoa eta ia guztiak
balio du oraindik, salbu eta agian Irabazi
du asko saiatuta, mila ahaleginen ondoren
nioen hura. Hemen baitago koska,
ea ahalegin horiek legezkoak izan diren ala ez.

Mikelen hurbileko informazioa daukat, eta
badakit egia dela aspaldidanik gela hiperbarikoarena, sinesgarri zaizkit
aztertu dioten laginari buruzko zalantzak, eta gustatu zait oro har txirrindulariak
eta bere taldeak erakutsi duten jarrera duina.

Hori esanda:

  1. Ez dut uste Mikel Astarloza tropelaren bataz bestekoa baino ‘zikinago’
    dabilenik, eta jarraitzen dut pentsatzen bere adorea duela drogarik
    eraginkorrena.
  2. Txirrindularitzaren inguruan muntatu den zirkoan –alegia, nork kontrolatzen
    du kontralatzailea?- ez zait ezinezkoa sinestea balizko konplot bat egon denik,
    nahiz seguruenik ez den sekula jakingo.
  3. Soberan dauzkat txirrindulariei gero eta lan gogorragoa eskatzeko
    joerak; lan arinagoekin ere egon daiteke nahi besteko lehia, Giroan inoiz
    ikusi den legez.
  4. Noizko kontrol horien laurdena kirol ‘señoritoago’etan?

 Mila esker, Patxi, akuilatzeagatik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Astarloza (II) bidalketan

  1. egilea: Patxi

    Eskerrikasko hiri, Mikel, informazio gehiago emateagatik. Konplotarena aditu gabe neukean. Edonola ere, oraindik nik ezer ulertu gabe segitzen diat. Txirrindularitzaz baino, espioitzaz ari gerala zirudik, eta akaso hola izango dek. Interes asko, eta zikinkeria eta azpijoko ugari. Hala badek, txirrindulariak ikaragarri babesgabe zeudek. Erruki!

    Botako diat beste enbidoren bat ere, beste batean, gustora asko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude