Ordizia

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Urteko feria handian izan naiz asteon. Gazta
lehiaketak hartzen du toki nagusia, areago aurten Mausitxa elgoibartarrak
hirugarrenez irabazi duenean. Lorpen horrekin bereganatu du historian lehen
aldiz Kutxaren urrezko saria, hamar urteko epean hiru bider txapeldun denari.

Sariak egoten dira fruitu eta barazki
onenentzat, baita ganadu ederren edota buru bikainenarentzat. Baina sari
mediatikoen atzean mundu oso bat ikus daiteke Ordizian astero, eta bereziki
urtean behin. Lehen sektore bat, zailtasunen artean iraun nahian. Badaki behar
direla ustiapen iraungarriak, produktu kalitatezkoak, prezio duinak eta merkatu
leialak. Eta falta duela profesionaltasun koska bat, batasun koska bi eta merkatuak
irabazteko hiru koska. Beraz, animo!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Ordizia-ri

  1. egilea: Iosu

    Normala iriditzen zait KUTXAko “langilea” izanda korporatibismo pixkat egin eta erakundearen urrezko izena zabaltzearena baina, zer iritzi duzu KUTXAk gazta erdiaren lehian azkeneraino lehiatu eta 12.000 eurotaraino eskaini izanaz? Niri pertsonalki urrezko hankasartzea iruditzen zait eta lehen erabaki bezala erakunde horretan dudan diru apurra ateratzea noa. 12000euro horiek gosez dauden besteren bazuk hobeto jasoko luketela uste dut eta KUTXAk hobeto luke gizarte ekintzaz gutxiago hitzegin eta…

  2. egilea: mikel

    Trankazoaz nabil eta pare bat egunez ez dut ordenagailua piztu. Eta berandu erantzungo diot Josuri, barkatu.

    Ordiziako enkantean bertan txistuak entzun nituen eta badakit gure asmoa ez zela ondo bete. Enkanteari hauspoa eman nahi genion, iaz oso behean gelditu ondoren, jakinda lortutako dirua nagusien egoitzarako doala. Baina beste norbaitek interes handiagoa zuen eta hori nagusitu zen. Errapasatu ditugu akatsak, hurrengoan ez egiteko. Eta hala ere, iazko 6.400 €ak ia bikoitzu egin dira aurten, egoitzaren mesedetan. Ez dira agian munduko gosetuenak izango baina seguru etzaiela dirua gaizki etorriko.

    Horraino nik esan beharrekoak. Azken kuriositate bat, Josu: zergatik langile komatxo artean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude