Inter nos

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.09.04

Duela 20 urte luze argitaratu nuen nire lehen
zutabea Arrasate Press jaio berrian.
Aurrez lan solteak emana nintzen han-hemenka, baina orduan hartu nuen astero
idazteko konpromisoa. Hemen bertan, Goienkarian,
izango dira bost bat urte lehen Piperrautsa
haizatu nuenetik.

Ikasturte berria hastean gogoratu dut nola
musikaz idazten nuen hartan lagun bat etorri zitzaidan etxera kritika/aholku
batekin. Lankidetza eskaini nion eta handik aurrera zutabe batzuk bere
izenarekin atera ziren. Hori eskaini nahi dizut, irakurle. Helarazi egizkidazu
kritikak nahiz proposamenak, iritziak bezala gaiak, eta jarraituko dizut soka.
Gogoratu zutabe hau digitala ere badela eta han duzu atea. Elkarrekin egiten
dugun hori hobea izango da, ziur.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Inter nos bidalketan

  1. egilea: Patxi

    Mikel, nik bai proposatu nahi diat ba, gai bat. Zain egon nauk, hire iritzia zein izango Astarlozaren positiboaren ondoren, hik hari buruz idatzi eta handik gutxira atera baihuan albistea, eta jakin-minez segitzen diat, kontranalisiaren emaitza zein izan dan azaldu ondoren. Hire iritziak, piperra izango duen garantia daukagun momentutik, bereziki interesatzen natxik.

    Ni gaur aritu nauk entzuten Astarloza bera irratian, eta kazetariak ondoren, eta irudipen honekin geratu nauk: ez diat ezertxo ere ulertzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude