Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
ARGIA 2009.08.02
Oker ez banago, Juan Mari Bandresek erabiltzen
zuen ipuina Franco hil ondorengo lehen mitinetan. “Gazte bat ilargiaz
maitemindu zen. Eta bere amodio-gutunak maiteari helarazteko, pentsatu zuen
gutunekin harriak bildu eta haiek gorantz jaurtitzea. Ez zen gutun bakarra ilargira
iritsi, baina arian mutila bihurtu zen herriko harri-tiratzailerik onena.”
Hau da, helburu ezinezkoen atzetik jarduteak
izan lezake saririk. Edota hain maitea dudan Kavafisen poeman bezala: abia
zaitez Itakara, han jarri helmuga; baina bidaian ikasiko duzuna, hori da altxorra.
Giroa
Adierazle askok dio euskal tribuaren
etorkizunak hausnarketa behar duela: 30 urteren buruan jeltzaleek Ajuria Enea
galdu dute eta sozialistek hartu, inoiz baino jende gehiago –baita ezker
abertzalean ere- ari da aldentzen borroka armatutik, azken hamarkadetako
diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denboraren joanean…
Giro ona da ideia eta estrategia berrien bila
abiatzeko, ilargiaz maitemindu edo Itakarekin liluratzeko. Arian, harriak
jaurtitzen trebatu gaitezke edo itsasoan nabigatzen.
Nazio/aberri
Esan nuen behin irratian zalantzak ditudala
nire abertzaletasunaz, eta zalapartatxoa sortu zen. Aberri hitzak duen oihartzun epikoa eta trinkotasun esentziala ez
ditut bat ere gustuko, edozein hizkuntzatan emanda ere. Eta, garrantzitsuago, aurrera
egiteko oztopo ere bihur daiteke terminologia. Esaterako, “nazio bat gara eta
autodeterminazio eskubidea dagokigu” ideia erabat itxia da, hartu edo utzi
bakarrik ametitzen duena, ados nago edo aurka, bai ala ez. Gainera, historiara
jo behar da argudiatzeko, eta honezkero jakin beharko genuke historiak ez
digula oraina konponduko.
Oso bestelako musika du honako esaldiak:
“Independentzia nahi dugu komeni zaigulako, hobeto bizitzeko.”
Independentzia
Hain da baldarra Espainia euskaldunokin,
haiengandik askatzeko gogoa pizten duela. Neurri horretan nengoke ni
independentziaren alde, ilargi horretaz maitemindu naiteke, Itaka horretara
abiatu. Ez hainbeste euskal estatua lortzeko esperantzarekin –estatu balizkoaren
bertsio guztiak ez ditut gogoko-, baina bai bidean eraiki dezakegun egitasmo
kolektiboak animatuta.
Ze independentzia, egungo Europan, bakarrik lortuko
genuke erreferendum bat irabazita. Eta badakigu zer egin behar den erreferendumak
irabazteko: diskurtsoak moldatu, ertzak leundu, ilusioa piztu eta lagun asko
egin, aurkariak baino gehiago. Eta niri lan hau interesatzen zait bereziki,
helmuga bera –estatua/ilargia/Itaka- baino gehiago. Komunitatearen trinkotasuna
da niretzat benetako altxorra.
Komenentzia
Eta hauxe dugu komunitatea trinkotzeko
itsasgarria, gehiengoak eraikitzeko giltza. Historia, kontzientzia eta
militantzietatik haratago –ez horiek gabe, ez horiekin bakarrik- gehienoi
komeni zaigunaren inguruan bihur gaitezke gehiengo. Eta ez dezagun ahantzi:
gehiengoak ematen du hegemonia, eta hegemoniak biziraupena.
Horretan eman behar genituzke denbora eta
indarra: aztertzen zer den, inporta zaizkigun gauzen artean, besteei komeni
zaiena. Adibide bat, azaltzeko Katalunian latinoen hizkuntza hautuan nola
txerta daitekeen komenentziaren ideia. Gaztelaniara bultzatzen dituzte
katalanaren aurkakoek, hizkuntza komunaren diskurtsoarekin. Katalan zaleek
buelta eman diote argudioari: “Gaztelaniaz, beti izango zara haientzat sudaca bat. Aldiz, guretzat, parles català, ets català. Komeni zaizu
katalana”
Esaterako.
Oso testu interesgarria. Bat egiten dut!
Mila esker, dantzari ezezaguna, udako nagikerian neurona bat esna gorde duzulako. Ondo izan.
(Berandu bada ere…)
Bueno, Mikel, nik ere entzun nian programa hori sukaldeko irratian (eta Anderren erreakzio sumindua ere bai), afaria prestatzen ari nintzela, eta tomateak eta gainerakoak utzi eta esan nioan aparatuari: “Bai jauna, pentsamendia irakurri didak, Irizar jauna!”. Ba horixe, askotan akordatzen nauzk momentu hartaz, eta esan egin nahi nian.
Epa, Mattin!
Inoiz ez duk berandu lagunarterako. Eskertzen diat hurbiltasuna adierazi nahi hori, eskaparate barrura gozotasun gutxi iristen duk eta. Idatzi sarriago eta luzeago nahi duanean. Animo!