Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Tourrean etapa irabazi duelako dabil asteon
denon ahotan. Baina azpimarratzekoa iruditzen zait Mikelek erakutsi duen
izaera. Irabazi du asko saiatuta, mila ahaleginen ondoren, eta hori eredu ona
da gauzak erraz lortzen ohituta gauden honetan. Irabazitakoan umil agertu da,
bertute aipagarria harrokeria nagusi dugun garaian. Taldearekin esker oneko eta
haien zordun aitortu da, elkartasunaren gorazarre bikaina eginez. Eta etapa irabazi
duelako ez da loriatan ito, ondoren ere aurrean ibili da, jarraikortasuna
erakutsiz.
Horri erantsi behar zaio euskaldun petoa dela,
bertsozalea, berrian idazten duela
egunerokoaz eta oso gurea azaldu dela
aldiro. Ikusita nolako jendea dabilen medioetan, erraldoia egin zait Mikel,
bere umilean.