Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Laneko arduren artean ingurumenarena egokitu
zait. Nire zorionerako egokitu ere. Gaian murgiltzerakoan egin ditudan
harremanetan asko ari bainaiz ikasten. Paisaiaz, esaterako.
Kaletarrok, gure ezjakinean, natura deitzen
diogu mendi inguruneari, gaur daukan itxura betidanik eta berez baleuka moduan.
Eta oldartzen gara delako natura hori alda lezakeen edozein ekimenaren aurka.
Ez dakigu natura hori orain dagoenetan gizakiak sortua dela, zuhaitzak moztu
zirela larreak sortzeko, edo pagoa -berez lerdena- gizakiak behin eta berriro
moztu ahala bihurtu dela Kanpazarren pagomotza, esaterako. Ikasi dut mendi
bakoitza liburu bat dela, eta mende bakoitza kapitulu bat. Eta irakurgaia
bikoitza dela: natura bezainbat historia.
Tradizioekin paralelismoa ikusten diot ideiahorri.
Oier anaiari askotan entzun diot gaur tradizionalak diren gauzak ere norbaitek asmatu zituela eta urtez-urte aldatzen joan direla, ia nabaritu ez daitekeen moduan urte bat eta hurrengoa alderatuta. Aldiz 20 urtetan izugarri aldatzen dela edozein tradizio, guk nahita eta nahi gabe ere.
Arrazoia, Gari. Eta iruditzen zaidak ikuspegi kaltegarria dela, aldaketen aurrean jarrerak talibandu egiten dituelako. Alardeekin gogoratzen nauk, esaterako: “Beti horrela izan da” esan eta ezer mugitzea galarazi.
Egia da gizakiaren eragina naturan eta tradizioetan areagotu egin dela garai berrietan, baina beti egon da interakzioa. Ezer ez da beti horrela izan, alegia.