Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Ekonomia sailburuak adierazpen ilunak egin
ditu asteon: diru sarreren beherakada, aurrekontuak murriztu beharra, aldi
luzerako defizita… Eta aurreko Jaurlaritzari leporatu dizkio hainbat akats.
Aurkitu duten egoerari buruz esandakoak eztabaidagarriak
dira, ez baitzituen alferrik babestu alderdi sozialistak indarrean dauden
aurrekontuak. Aurten defizita ezinbestean ekidin beharra ere ez dut ondo
ulertzen; ohikoa da horrelakoetan zorpetzea, familiak bezala erakundeak. Eta
argia noiz hasiko den, horixe da argi ez dagoen kontua. Eta, beraz,
sailburuarena iritzi bat da, besterik barik. Agerraldi honi zantzua hartu diot
arinkeriarena, asmo eta neurri zehatzagoak eskatu beharko dizkiogu Agirreri,
lehen ehun egunak betetzen dituenean.
kaixo mikel. bada niri atentzioa eman zidan 500 milioiren gastu murrizketa iragarri zuela agerraldian, ezta? baina, aldi berean, murrizketak non emango ziren zehaztu gabe. eibar eta getxon ospitaleak, errekalden metroa tranbiaren ordez, AHT ere sine qua non bat da jada… eta noski, osakidetza hobetzeko asmoarekin (euskaldunak baino medikuak hobetsiz edo).
madril eta gasteizeko sozialistei, neurri hausnartu, arrazoitu eta inpopularrak hartzeko gaitasunik ez diet ikusten. lidergoa, nolabait. aurpegi latza behar da gero auto salmentak subsidiatu eta aste gutxitara, erregaiaren gaineko zerga igo eta ekologia ahotan hartzeko…