Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Hizkuntza politikarako sailburuorde izendatu
berri, jarrera oso interesgarriak azaldu ditu Ramon Etxezarretak. Areago,
asteon Blanca Urgell bere sailburuarekin Iparraldean izan dira, Euskararen
Erakundearekin laguntza hitzarmena sinatzen. Eta gaineratu dute euskararen mapa
hartzen dutela lan-esparru, muga administratiboez gaindi.
Oraindik ezin bazaie ekintzarik eskatu,
keinuetan bezala adierazpenetan ondo hasi dira Ramon eta bere nagusia. Egia da
euskarak aukera ezin hobea duela bere oinarri soziala zabaltzeko eremu
ez-abertzaleetan, eta horri esker despolitizatzeko. Historian gertatu izan da,
eta berriro gerta daiteke. Ni ez naiz zain geldituko, mesfidati, ea Ramon gurea
noraino iristen den. Nahiago dut lagundu urrun iris gaitezen.
Erabat ados. Mesfidati geunden asko eta asko, baina orain arte, behintzat, ezin ezer txarrik esan; alderantziz. PSOEk ere aukera historikoa dauka. Ea aprobetxatzen duen. Eta ea besteok zer jarrera hartzen dugun 🙂
Atzeraka baino, aurreraka egingo dugu legegintzaldi honetan?