Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Berez, lehen ere bitan banatutako alderdi
batetik sortu zen EA, eta orain berari iritsi zaio bere zatiketa. Ez da
sorpresa izan, aspaldidanik sentitzen zen bi alderdi zebiltzala borrokan hor
barruan. Bi gutxienez, ze gaur aurkari ageri diren Iñaki Galdos eta Sabin
Intxaurraga aliatu izan ziren Begoña Erraztiren aurka kongresu batean, oker ez
banago.
Dena den, ez dut uste transfugismo kasu baten aurrean gaudenik. Berba hori erabiltzen da
kargudun bat edo gutxi batzuk pasatzen direnean konpetentziako alderdi batera.
Eta hemen berriz Gipuzkoa mailako kargu guztiak (EAk zituen ia guztiak,
bestalde) ados jarri dira alderdi berri bat sortzeko. Hauek nahi dute EAJ
gogortu, besteek HB zibilizatu. Argitasun garaiak datoz euskal politikara.
Aupa Mikel!
“…besteek HB zibilizatu“: HBk gainontzeko alderdiek dituzten aukera eta eskubide berdinekin jardun dezan lana egingo dutela esan nahi zenuen, ezta? “Zibilizatu” berbarekin Zibila eta zabala den alderdira bultzatu nahi dutela uler daiteke.
Aupa, Iñaki. Berandu baina seguru, asteburu zurrunbilotsu baten ondoren.
Agian gogortu eta zibilizatu horrela nabarmendu behar nituen, adierazteko ez direla nire berbak baizik haienak. Intxaurragaren EAk uste du bere eraginak lagun diezaiokeela Arnaldori estrategia zibila (ez militarra) sendotzen. Eta Galdosen Alkarbidek sinisten du EAJ berriro has daitekeela imazkeriatan eta bera dela tinkotasunaren bermea. Biak ala biak helburu handi samarrak ez ote diren EAren bi zatiei geratzen zaien indarrerako…