Woka

Asteon tokatu zait Arrasateko Kulturaten gainbegiratzea Kutxak antolatutako topaketa bat. Ia 30 bezero eta lankide jarri genituen taldeka, kafe batekin berriketan krisiaren aterabideez. Esperientzia interesgarria izan da.

Normalean ohitu egin gara arazoak agintarien ardurapean lagatzen, haien porrota noiz iritsiko guk egurtu ditzagun. Aldiz, Kulturaten bestelako jarrera nabaritu nuen, jendea aktibo agertu zen, ekimenetan inplikatzeko gogotsu, sakrifizioak egiteko prest. Ez da hori bera formula txarra krisiari aurre egiteko: gutariko bakoitza erne jartzea, ingurukoekin lankide eta umil puntu batekin. Agian datu ekonomikoak ez dira lehengora itzuliko, baina gu –pertsonak, jendartea, herria– irten gaitezke zulotik indarberrituta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude