Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Harriduraz bizi izan dut Bizkaian sortu den
giroa, Atleti-aren finala zela eta. Futbol kontutan ere laikoa naiz, eta
erlijio bihurtzen denean oso aparte uzten nau. Oraingoan mirari nagusia ez da
gertatu, baina apuntatu ditut albo-adierazpen batzuk.
Belaunaldi berri batek deskubritu egin du
futbola erlijio gisa, aspaldiko urtetan ez baitute euskal taldeek aukerarik
eman. Adin batetik beherakoak bataiatu egin dira eta gurasoekin batera murgildu
mozkorraldi kolektiboan. Bestalde, apenas ikusi dudan ikurrinik bandera
zuri-gorrien artean. Eta adina badut gogoratzeko lehen beti binaka ibiltzen
zirela horrelakoetan.
Azkenik, egia izango da diotena: atleti-zaleak
ganorazko kolektiboa direla, taldearekin sutsu eta aurkariarekin adeitsu.
Mikel,
“…aspaldiko urtetan ez baitute euskal taldeek aukerarik
eman”.
2005ean jokatu zuen Osasunak kopako finala. Baina futbol kontutan laikoa zarenez barkatuko dizugu lapsusa 😉
Aritz:
Eskertzen diat zuzenketa eta, bereziki, tonua. Eta barka bezate nafarrek, horrela ahaztu ditudalako.
Futbolaz ez nuke idatzi behar, horra!
Besarkada bat.