Non da ezkerra?

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Oraingoan, kapitalismoak inoiz baino ageriago
erakutsi ditu bere miseriak munduaren aurrean: merkatuak ez du bere burua
kontrolatzen, kapitalaren jabeek jare egin diote kudeaketari eta ordezko
kudeatzaileak beren poltsikorako aritu dira, inork ez daki kaos honetatik
irteten…

Kapitalismoa hankaz gora eta… non da ezkerra?
Nekez pentsa zitekeen egoera aproposagorik beste mundu bat amesten dutenentzat,
eredu dominatzaileak porrot egin duen honako hau baino. Hau zen momentua, bat
izatekotan, proposamen berriak saltzeko. Eta, gezurra badirudi ere, Obama
ikusten dut oraintxe ezkertiarren: dirudunei zergak igo eta pobreei jaitsi, goi
zuzendariei soldatak mugatu, osasun publikoa bultzatu, energia berriztagarriak,
bio-ikerkuntza…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Non da ezkerra?-ri

  1. egilea: Baeteuanba!

    Ba… noraezean batzuk, eta aulkiari ederto itsatsita beste batzuk (gehienak). Azken hauei ez eskatu alternatibarik edo arriskurik hartzeko ahaleginik. Alta-politikan dabiltzanen soldata mardulak, bazkari oparoak eta aldian-aldiko “elkartasuneko bidaiak” aurkitu dituzte eta. Gainera, hara non, eskuineko ordezkariak jende atsegina, garbia eta ondo jantzitakoa izaki, zertan ibili behar dute ezkerreko langile, euskaltzale, feminista eta bestelako matrakoso zorriztoen artean ba?

    Ezkerra? Ezkorra…

  2. egilea: mikel

    Ez nauk horrenbeste etiketez ari, ezkertiarretik nomenklatura eta iragana bakarrik duten horietaz. Ari nauk bereziki gauzak aldatu nahi dituztenei buruz, horretan sinetsi eta zerbait egiteko prest dagoen jendeaz.

    Agian, ezkerraren tokia etzagok aginte postuetan baizik eta sarean eta kalean, ideia eta balore berriak bultzatzen gizarteak bere egin ditzan, agintariengan eragiteraino. Eredu nekagarria eta esker txarrekoa, inondik ere. Baina agian, agian, ohiko tranpetatik libratzeko modu bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude