Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
ARGIA 2009.03.22
Egoera oso irekia dago martxoko 9. honetan.
Zenbaitek egintzat jotzen duen arren PSE-PP ituna, nik ez nuke hazienda
jokatuko. Izan daiteke Patxi lehendakari, nola ez, baina zaila du Ajuria-Eneara
daraman bidea, eta oraindik hilabete falta da gutxienez. Gauza asko gerta
daiteke tartean.
Patxi
bai
Matematikak lehendakaritza eman dio, eta
puxtarri horrek doble balio du. Zapatero ahul dago Galizia galdu ondoren eta
garaipen bat behar du. Patxirengan agindu erraiek agintzen dute neuronen
gainetik, eta herra dio Ibarretxeri: gorputzak eskatzen dio haren tokia
hartzea. Ibarretxek bereganatu ditu abertzale mordo baten botoak baina ez da
gai gehiengorik biltzeko; aldiz Patxik nahikoa du aurkeztea gehiengoa lortzeko.
Edo?
Patxi
ez
Popularren morroi da, lehendakari agertu
delako izan baino lehen. Gobernuan sartzen baditu, besarkada itogarria espero
lezake, eta sartuko ez balitu… ze sendotasun izango du 25 eserlekurekin?
Krisiaren gogorrena etortzeko dago eta Patxik ez du inoiz aurrekontu bat kudeatu,
ez du konfiantzarik ematen. Ezingo du zirt-zart gobernu akordioa lotu, eta
Legebiltzarra osatu bitartean indar faktiko guztiak presiotan izango ditu,
bakoitza bere aldera. Nahikoa izan daiteke hori amore eman eta lehendakaritzari
uko egiteko.
Ibarretxe
ez
Hau da gauzarik argiena oraintxe, Ibarretxe ez
dela berriro lehendakari izango. Azkenean gertatuko balitz ere EAJ eta PSEren
arteko konponketaren bat, prezioa izango da ziur Ibarretxeren burua. Patxik,
berea zuritzeko behar du gutxienez Ibarretxe ez izatea lehendakari, ‘frentismoan erori gabe eragin ahal izan
dugun aldaketa’.
Ona ala
txarra?
Sanoa litzateke 30 urte gobernuan daramanak
agintea galtzea. Ustela da balizko ordezkariak arerio bat jokoz kanpo utzi
izana ordezkaritza lortzeko. Gobernu meheagoa egingo omen du Patxik, zorionez.
Zoritxarrez izango da elebakarragoa eta errebantxa soinuan letorke, popularrek
akuilatuta. Aldundien indarrak orekatu lezake gobernuaren joera hori, agian
horretan datza transbertsalitate posible bakarra. Edozein kasutan, gobernua
osatu eta biharamunean berdin argituko du egunak, egon ziur.
Haratago
Irakurketa begiluzeago bat komeni da, ordea.
Hemen bada tribu bat, hizkuntza baten inguruan eraikia mende luzetako bidean,
biziraupenaren bila. Desager daiteke tribu gisa, eta urtu hiritar komunitate
batean. Galera handia litzateke hori bere kideontzat, apenas munduarentzat.
Hain zuzen, euskaradunon tribuaren biziraupena
guretzat bakarrik delako arazo, inteligentzia handia behar dugu ingurukoak gure
alde jartzeko edo, gutxienez, kontra ez daitezen jarri. Genero berdintasunaren
izenean, edo sexu hautuarenean, gizarteak onartzen ditu diskriminaziozko
jokabideak, hain zuzen berdintasunera bidean egiten direlako.
Aldiz, hizkuntza normalizazioa arazo bihurtzen
ari da. Batzuk horretan interesa dutelako, seguru, baina baita besteok ez
dugulako behar bezainbeste asmatu. Bi faktoreen ondorioz bizi du euskarak gizartean
aspaldiko girorik eskasena.
Datorrena datorrela, orain artekoaren
ezberdina izango da. Hona proposamena: baliatu dezagun egoera ezberdin hori
hausnartzeko. Pentsa dezagun euskaradunok nola izan gaitezkeen behar bezain
temoso gure artekoa trinkotu eta atzera pausurik gabe aritzeko, eta aldi berean
behar bezain atsegin ingurukoen konplizitatea lortzeko oinarrizko asmo partekatuen
alde.
Lortu izan da orain baino lehen, lortu
dezakegu berriro ere.