Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Egoera bihurria utzi dute hauteskundeek. Eta
interesgarria. Aldaketak behartzen dituzte agintearen banaketan eta egoeraren
kudeaketan. Datu asko dago mahai gainean, baina denen artean ez dute norabide
bat markatzen. Bektore anitzeko dinamikak garatu behar dira, elementu komunak
bermatuz. Krisiaren faserik larriena etortzeko dago, eta hor asko dugu jokoan.
Baina ordezkari politikoek umekerietan
jarraitzen dute, mokoka eta purrustaka. Inori ez diot entzun ganorazko berbarik
interes orokorren gainean, dena da harropuzkeria edo aitzakia. Bost axola
itsasontzia ondoratzeko zorian badago ere, kontua da lema nork hartu edo
gutxienez kontrarioa lehenago ito dadila. Hiritar moduan, lotsa galanta ematen
dit egunotan oilategi politikoak.
Post scriptum. Atzo EAJren tonua hasi zen bestelakoa izaten.