Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Egon dira datu
esanguratsuak, baina zalantza nagusiena ez da erabat argitu. Eta aukera
politiko bat legez kanporatzeak errotik aldatu du panorama. Hain zuzen, airean
dago nor izango den hurrengo lehendakaria.
Ibarretxek
berriro erakutsi du bere indarra, alderdian norbaitzuk oraingoan baztertu nahi
bazuten oso zaila dute operazioa. Lider sendoa da, boto propioak ditu, EAJn ez
dute ordezkorik. Baina ez du lortu Lopezen gehiengo osoa ekiditea, haren esku
dago ekimena.
Lopezek ez du
emaitza onegirik izan, baina bai nagusiena: Ibarretxe ordezkatzeko aukera. Eta
iragarri du ez diola aukera horri muzin egiten. Oso operazioa zaila du berak
ere, interes asko nahasten dira eta oraingo aliatu popularra etsai izango luke
bi urte barru Espainiako hauteskundeetan. Erabakia Madrilen hartuko da,
tamalez.
Irabazle garbia
izan da Aralar, eta hautagaitza sendoa aurkeztu du ezker abertzalearen ardatz
izateko. Galtzaile nabarmenak EA eta EB, ez dute ondo neurtu bakarka duten
indarra eta erabateko galbidean sar daitezke.
Gehiengo
abertzalea duen herriak lehendakari ez abertzalea izan lezake. Egoera bihurria,
inondik ere.