Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Ezbaian ibili da grebarako eskubiderik ba ote
duten ala ez. Greba izan daiteke harrigarria, baina bidezkoa iruditzen zait
egonezinik dagoenak bere egonezina adierazi ahal izatea. Horraino, arazorik ez.
Baliabideen premian ere, bat nator. Epaile gehiago, teknologia hobea, datu
baseak… dena izango da gutxi justizia jaso zain dagoenarentzat.
Baina baliabide falta ez da Espainiako
justiziaren arazo bakarra, nagusiena ere ez. Garzon, Marlaska eta beste hainbat
ez lirateke epaile onak izango ezta ordenagailuz josita ere. Epaile etikoa,
norberaren gustukoa ez dena ebatzi arren errespetua merezi duena, itzala darion
epailea oso espezie urria da inguruotan. Duintasun horren aldeko greba izan
balitz, belarriekin ere joko nien txalo.