Urtebetetzea

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Urteak bete ditut asteon, mende erdi luzea. Ez
dut sufritzen urteak beteta, uste baitut ez betetzea litzakeela benetako
arazoa. Bestalde, bateren bat harritu egin da nire adina jakinda, gazteagotzat
nindukan. Ondo, nahiz aurpegi honek ere baduen ifrentzua: gazte dirudizu,
zaharra zaren arren.

Nahitaez, ordea, mugarriek balantzerako
aldartea jartzen dute. Horretarako, nahiago ditut nire urtemugak egutegiarenak
baino. Aurtengoak indartsu harrapatu nau, esparru pertsonalean sendo eta
profesionalean ilusioz beteta. Eta zorteko sentitzen naiz, nire bizitza neuk
gidatzeko ahaleginean dezente asmatzen ari naizela ikusita. Laino bat hasi zait
ordea, urteetan aurrera: ez ote dut neuk ere ikusiko gure tribuaren etorkizuna
bideratuta?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Urtebetetzea-ri

  1. egilea: Ima

    Zorionak, martitzenean akordatu bai, baina deitzea ahaztu. Bederatziurrenaren barruan balio duenez,…. ZORIONAK!!!

    Ima

  2. egilea: Gotzon

    Zu ardoa bezela, baldintza egokietan eta urteekin batera hobetuz. Segi horrela eta zorionak!.

  3. egilea: mikel

    Mila esker bioi eta bejondeizuela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude