Zuri eta beltz

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Elur zuri artean ari naiz idazten, errege
egunean. Gaua beltz dago ordea. Ipuineko errege 
magoak distiratsu iritsi omen ziren ekialdetik, baina egungo gure
ekialdean –hurbilean bezala urrunagoan- bonben distira da nagusi.

Zuria eta beltza nahasten zaizkit, halaber,
nire bizitzan. Arlo profesionala argitsu dabilkit, erakargarri. Finkatu samar
ditut hurrengo txanparako helburuak eta hauek lortzeko beste indar sumatzen dut
nigan. Baina hiritar gisa ilun dakusat etorkizuna. Hauteskundeetatik haratago
arazo sakonak ditugu eta horiek larriagotu besterik ez dira egiten, urteak joan
ahala.

Zuri eta beltz abiatzen dut urtea. Txinan, Yin
eta Yang
bitasuna omen. Hurbilago, gure bi katuei ere horrelaxe deitzen diegu:
Txuri eta Beltxi.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude