Estiloa galtzen

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Pena hartu dut Aretxabaletako udal gobernuaren
hausturarekin. Hain zuzen, pozez hartu nuelako osatu zenean. Orduan goraipatu
nuen Debagoi
eneko estiloa, hainbat udalen osaketan ikusi nuena: Aretxabaletan, Oñatin
edo Bergaran, esaterako. Lankidetzarako joera handia dago ibarrean,
alderdikerien gainetik.

Ez beti, ordea. Eta, xehetasunik ez dakidan
arren, esango nuke ez daudela martxoko hauteskundeak oso aparte oraingo haustura
honetatik. Igual eragina ez da zuzena izan, baina giroan daude hauteskundeak
eta dantzan dabiltza kalkulagailuak. Horrelakoetan, makina alderdikoien
interesek gaina hartzen diete tokikoei, eta ondorio kaltegarriak iristen dira.
Sikiera hauteskunde guztiak batera eta lau urtez behin bakarrik izango balira!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Estiloa galtzen-ri

  1. egilea: sioux

    Pozgarriagoa izango litzateke bere garaian Aretxabaletako herriaren zati handi batek aukeratutako alderdia ere udal gobernuan egongo balitz. Ez dezagun horren erraz ahaztu gure herriaren historia hurbila.

     

     

  2. egilea: mikel

    Nik dakidanez, Aretxabaletan eratu zen udal gobernuak bazuen alderdi botatuenarekin lankidetzarako akordioa. Ez dakit ordea zergatik horrek ere huts egin zuen.

    Hain zuzen nik goraipatzen dudan Debagoieneko estiloan hori ere sartuta zegoen, alegia, legez kanporatuei zegozkien eserlekuak ez hartzearena, edo haien partaidetza ahalbidetzea traba formalen gainetik.

    Uste dut guztiek egin zutela orduan lan ona eta pena ematen dit estilo horren galerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude