Confebask eta errege

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ez dut ulertzen euskal enpresarien zaletasuna
monarkiarekiko. Confebask baldin bada Espainia edo Europako enpresarien
elkarteetan kide, logikoa litzateke haien ordezkariak gonbidatzea bere 25.
urteurreneko ospakizunera. Baina Espainiako erregea? Zer erantsi zion
ekitaldiari?

Ibarrean ere egona da borboia, gure
korporazioak gonbidatuta. Eta gogoan dut orduan erabili zen hipotesia: euskal
enpresa batzuk Espainian jasotzen ari ziren erasoari aurre egiteko modua ote
zen… Benetan uste dute hori gure enpresaburuek? Norbaitek gorrotatzen badu
euskal enpresa bat izenean ‘k’ hizkia darabilelako, nekez aldatuko du hori
erret bisitak. Aldiz, morroi otzanaren moduan ibiltzea patetikoa da
askorentzat. Neurtzen dute hori?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude