Kutxa, BBK eta Patxi

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Batzarrak deituta, aste gutxitan hartuko da
erabakia. BBKrena lotuta dago eta baietz esango dio bategiteari, baina
Kutxarena ezin da segurutzat jo batzarra egin arte. Aspaldikoa zen EAEo hiru
kutxen bategiteko plana eta, luzamendu askoren bueltan, azkenean bikoa izango
da, antza.

Seguruenik gutxitan gertatzen direlako,
bategiteak estimatu egiten dira gurean. Hau ere baietz esango nuke, oro har,
eta areago krisi zaratatsuaren erdian. Afrontuari hobe egiten diote aurre bi
lagunek elkar hartuta, bakarrak baino.

Eta lan gaitza hartu dute sozialistek kontra
jarrita. Ezin benetako arrazoia eman –boto arabarra Patxi lehendakari izan
dadin-, Vital egoera itsusian eta atzera egin beharra udaberrian. Ordain
garestia, inondik ere.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun Kutxa, BBK eta Patxi-ri

  1. egilea: joxe

    Fusioa dela eta, Kutxako zuzendaritza zergatik ez da jarri harremanetan ezker abertzaleko hautetsien ordezkariekin?

    Zein motatako fusioa egin nahi da, herri honetako herritar ugari kontutan eduki gabe?

    Ilegalizazioa dela eta, hainbat udalerrietan ezker abertzaleari ez zieten ordezkaririk edukitzeko aukerarik utzi.Hau baliaturik Kutxako ordezkaritza ez da Gipuzkoako herritarron sentsibilate guztiak bermatzeko gai izan. Orain, beste aparteheida egin nahi ahal du Kutxak?

    Zein interes ezkutuko dago, fusio honen atzean?

    Interes finatzieroak edo interes politikoak daude fusio honen atzean? 

  2. egilea: mikel

    Eta nork esan du ez dela ezker abertzalearekin egon? Bai LABekoekin eta bai Banatuz zerrendako ordezkariekin, bilera bat baino gehiago egon da.

    Areago. Kutxa berriaren  misioan (hau da, definizio nagusian) aipatzen da bere esparrua Euskal Herria izango dela. Ez didate esan, baina apustua egingo nuke harreman horien ondorio ere badela definizio hau.

  3. egilea: Joxe

    Nire galdera berriro diot: fusioa dela eta, Kutxako zuzendaritza zergatik ez da jarri harremanetan ezker abertzaleko hautetsien ordezkariekin?

    Nik badakidalako hautetsi hauekin ez direla erenegun arte behintzat, harremanetan jarri.

    Nik dakidanez eta agian oker ibil naiteke,  Banatuz  , Kutxako bezeroen ordezkaria da.

    Eta, gainera CCOOko ordezkariak nongoak dira? Komunitatekoak gehi Espainia Estatutoko beste herrialdetakoak ezta. Beraz, Lan harremanetarako Esparrua misioan jarrriko du baina errealitatean ez da gauzatzen, alderantziz baizik.

    Baina berriro diot: fusioa dela eta, Kutxako zuzendaritza zergatik ez da jarri harremanetan ezker abertzaleko hautetsien ordezkariekin?

      

  4. egilea: mikel

    Puntu batzuk argitze aldera. Banatuz zerrendakoak bezeroen ordezkariak dira beste zerrenda guztietakoak bezainbat. Kutxako hauteskundeetan ez dira alderdiak aurkezten, bezeroen arteko konpromisarioen zerrendak baizik.

    CCOOko batzuk langileen ordezkari bezala daude, LAB, ELA eta Pixkanakakoak bezala, Kutxako hauteskunde sindikalen emaitzen arabera. Eta besteak bezeroen hauteskundeetan irten ziren ordezkari, aurten hor ere zerrenda aurkeztu zuten eta.

    Zehazki legebiltzarreko hautetsiekin egon beharra, eta horren arabera egitasmoa ona ala txarra izatearena, bakoitzak juzka dezala.

  5. egilea: Joxe

    Barkatu, Kutxako ezker abertzaleko hautetsietaz ari naiz. Aurrekoan nioen bezala egoera tamalgarrian aurkeztu batzuk, besteek ilegalizatuak izan, ondorioz ordezkaritzarik ezin lortu eta daudenekin ere oraindik ez dira harremanetan jarri.

    Beste batzuekin berriz Madrileraino joan dira hitzarmena bermatu asmoz eta gainera alderdi politiko batekin akordioa egin dute. Hau ze finantza eredu da politikoa edo finantzieroa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude