Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}
Txiripak bilduko zituen urteurrenak
ospatzerakoan. Hain zuzen, egunotan dira 150 urte Agosti Chaho zuberotarra hil
zela eta 75 bete dira Gabriel Aresti bilbotarra jaio zenez geroztik. Eta nik
koherentzia handia hartu diot oraingoan txiripari.
Biak ere idazle izaki, irakurle eskas honek ez
dizkizue haien idazlanen merituak azalduko, lotsa hondarren bat badut oraindik.
Aldiz, bi gizonek nire ustez dituzten balio konpartituak aipatu nahi ditut:
euskaltzaletasuna ariman, modernotasuna jarreran, militantzia bihotzean,
heterodoxia buruan, eragiteko indarra luman…
Behar bezainbat estimatu ez bazaie ere, majo
astindu zuten bakoitzak bere sasoia, Agostik eta Gabrielek. Non dira gure garai
nahasi honek behar dituen akuiluak?