Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Haur nintzela, bazen kazeta bat –El Caso-
bortxakeria eta odola gai bakartzat ibiltzen zituena. Ez zen asko saltzen, eta
erosle apurrek kasik ezkutuan irakurtzen zuten. Izan ere, horrelako gaietan
interesatuak ez zirudien buruz oso sanoa.
Egun, telebistako edozein albistegiren erdia
aisa betetzen dute hilketa eta atentatuek, berdin da gerran, drogan, trafikoan,
genero indarkerian edo psikopatia batean duten iturria. Eta xehetasun guztiekin
emango zaizkigu, behin eta berriro, albistegi guztietan eta bertara joandako
erreportarien ahotik zuzenean.
Morbo hau ez da normala. Iparraldeko lagun
batek esaten dit sarri: Nola jar dezakezue istripu arrunt bat lehen mailako
albiste? Horretan ere, gero eta espainolago jokatzen dugu, nonbait.