Ilunago

Goienkaria, 2008.07.24

Iaz baino ilunago goaz oporretara. Iaz artean
su-etena bizirik zegoen, eta opor atarian ez genien susmo txarrei biderik utzi
nahi. Eta lehertu berria zen subprime
hipoteken kontua EEBBetan, baina oso arazo lokala zen artean, gu salbu geunden.

Bi kontu horiek bereziki iluntzen digute
udazkena. Inork ez daki krisi ekonomikoaren ondorioak noraino iritsiko diren,
baina denok dakigu babesgabeenak ordaintzen duela horrelakoetan fakturaren
zatirik handiena. Era berean, inork ez daki zehatz nola gauzatuko den
kontsulta-konfrontazio-hauteskunde ibilbide hori, baina denok nahi genuke gure
klase politikoa korapiloak askatzen trebeago.

Giro ilunagoan ere, laino beltzek ez
diezagutela galarazi tarteka ageri den eguzkiaz gozatzea. Ondo pasa uda!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Ilunago-ri

  1. egilea: Luistxo

    Umm… Iazko ekain hasieran eman zuen hautsitzat suetena ETAk, eta egiazki 2006ko Gabonzar egunetik hautsi-itxura zekarren, Barajasko T4 terminaleko eztandatik.

  2. egilea: sioux

    Beharbada, egiazki Gabonzar eguna baino lehenagotik zekarren hautsi-itxura eta egun horretan hautsi-itxura areagotu.
    oso erraza da negoziazioaren alde batek eta bere komunikabideek esandakoa sinestea eta diskurtso berdina jarraitzea.
    Baina suposatu daitekeenez, gutako inor ez zen negoziaketa horietan egon, hautsi-itxura noiz eta nork eragin zuen benetan jakin eta esateko. Iritziak saltzen dizkigute, eta ederki asimilatzen ditugu.

  3. egilea: mikel

    Jode, oraintxe konturatu nauk urte beteko desfasearekin nabilela! Hau da, nik ‘iaz’ deitzen diodan hori orain bi urtekoa dela!

    Pasqual Maragall-ekin hitz egin beharko diat, ea bere Alzheimerra nola hasi zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude