Duela lauzpabost urte sekulako uda
beroak egin zituen. Eta orduan klima aldaketaren gaineko hipotesiek
zioten eguraldia tropikoetatik poloetara ari zela mugitzen. Beraz,
labur esateko, guri zetorkigula Errioxako klima. Pentsa nolako
albiste ona zen hori mahatsa sartu berria nintzen honentzat!
Baina gutxi iraun dit zorionak. Azken
hiru urteetan udaberri erabateko txarrak egin ditu, juxtu mahatsondoa
loretik frutara ari denean. Eta gorrinarekin sekulako sustoak hartu
ditugu, eta borroka galantak egin behar izan, azkenean emaitza
erdipurdikoak lortzeko.
Aurten ere kaltea egina dago. Ea
loteriak zer dakarkigun Sanmigeletan! Bide batez, nire elkartasuna
errioxarrei. Haien sanoa guri etorri partez, gure gorrina joan
baitzaie hara.
Ni horretan Mikel Clemente bezala zentrokoa naiz, berdin zait egiten duen eguraldia. Gainera sorosle izanda igerilekua hutsik edukita edo 300 pertsonarekin eduki arren berdin-berdin ordaintzen didate.