Apalago

Goienkaria, 2008.06.13

Botako diogu grebaren errua hango edo
hemengo gobernuari, garraiolariei edo Maria Santisimari. Eta lasai
geldituko gara, hiritar zentzuzkoaren kontzientziarekin. Baina
alferrik da.

Urte osoan jan nahi dugu tomatea,
munduko beste puntatik ekarri behar bada ere. Ez dugu autoa geldirik
uzten, ezta deskuidatuta ere. Ordaindu dezakegun guztia nahi dugu,
juxtu eta larri ibili behar badugu ere. Eta aski zaigu norbaitek
alarma txikiena piztea dendetako apalategiak husteko, atzetik
etorriko denaz akordatu ere egin gabe. Hori bai, zerbait okertzen
bada, aurkituko dugu nor izendatu errudun.

Ingurukoa jan, gutxiago eta hobeto
mugitu, ahal baino maila bat beherago ibili, lankidetzan antolatu…
Badago bizitzeko beste modu bat, apalago eta alaiago.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Apalago bidalketan

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Antzerako zeozer esaten jok “Zabale”-k. Bizitzeko beste modu bat badagola sinistu geinkek. Horrenbeste urte ez dala be bajauan eta…

    Arantzabal.com blogian jarri juat ahotsak-etik etaratako bideua: ‘zabale’: gari ebaten berua galanta ta danok lekeixoka ta juerga baten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude