Korporazioa

Goienkaria, 2008.05.30

Ohituta geunden EMECECE esaten, eta
Debagoienean zaila egiten da Mondragon izenarekin hori ordezkatzea.
Beraz, zilegi bekit korporazio hitza erabiltzea, zuek jakin dezazuen
zertaz ari naizen.

Hain zuzen, albiste izan da kooperatiba
taldea bi kidek alde egitea hautatu dutelako. Ez naiz sartuko joan
direnen arrazoietan, eta edozein kasutan zorte ona opa diet. Baina,
denon hobe beharrez, bai eskatuko nioke korporazioari indartu dezala
bere lidergoa, behar direnean har ditzala erabaki zailak ere, eta
izan dadila taldearen gidari sendoa. Entzuna baitut –barrukoen
ahotik- badituela ahulezia horiek korporazioak. Ezin izan diezaioten
esan, taldetik doazenek, Facundo Cabralek zioen hura: ‘Ez da ni
banoala, baizik zu gelditzen zarela’
.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Korporazioa-ri

  1. egilea: olaia

    ‘Ez da ni
    banoala, baizik zu gelditzen zarela’
    .
    Aupa Mikel, aspaldiko!
    Asko gustau jat Facundo Cabralen esaldi hori, egoera askotan bateri baino gehiagori esateko modukoa.
    Zelan zabilze?
    Besarkada handi bat!
    Olaia

  2. egilea: mikel

    Olaia, hau sorpresa atsegina!
    Amatasunaren plazer eta nekeetan murgilduta ematen zintudan eta hara
    non agertzen zaren. Poz handia hartu dut.

    Facundo Cabral oso
    presente egon zen nire nerabezaroan. Rapsoda-rapero bat zen, kantatu
    apenas baina zer eta zelan errezitatzen zuen! Bere esaldi orijinala
    -bikote baten banaketa-historioaren baitan- hauxe zen: No soy yo
    el que se va, sino tú la que se queda’.
    Eta bai, uste dut
    erabil daitekeela ausardia eta eraldaketa goraipatzeko, eta
    irmotasunez janzten den beldur kontserbadorea agerian uzteko.

    Bide batez…,
    zuen umiak ez dau Esteñibar esagutzen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude