Ez gara ondo ari, alde bakoitza bere
biktimak goresten, besteenak ahaztuta. Uste dut ez dela iritsi orria
pasatzeko garaia, oraindik biktima berriak sortzen ari bai dira.
Ez dakit ‘terrorismoaren biktimak’
izenpean bakoitzak zer sartzen duen. Ez dut ulertzen nola esan
dezakeen Maixabel Lasak Jaurlaritzaren izenean onartezina dela lotzea
bakea eta marko juridiko berriaren aldarria. Galeriarako?.
Kontraesankorra da aldi berean entzutea Kursaalean Goardia Zibila gu
defendatzeko dagoela eta Legebiltzarrean torturatu egiten duela.
Nahaspila izugarria ikusten dut gai honetan, despiste galanta; batzuk
borondate oneko inozo, besteak arrantzale maltzur.
Berradiskidetzea
beste zerbait da, sakonagoa. Eta hasten da biolentziak amaitzen
direnean.
Ai, Mikel, “berradiskidetzea”! “Borondate oneko inozo” ikusten dut nik asmo hori, horren izenean argudiatu nahi badugu biolentzien amaiera. Adiskidetu behar ote, biolentziari amaiera emateko? Edo biolentziari amaiera eman behar eta ikusiko dugu gero adiskidetzen garen ala ez? Biolentzia indarrean, adiskidetzerik ez, jakina. Biolentziari utziz, agian ere ez, baina gero gerokoa: dakiguna da ezinbertzeko baldintza dela biolentziari uztea, berradiskidetu aurretik ere. Azken finean, biolentziaren amaierak ez du zertan erran nahi borrokaren amaiera: alderantziz, alde bateko biolentziaren amaierak ate gehiago ireki diezaioke borroka zentzudunago bati, hain zuzen inolaz ere adiskidetzat jo nahi ez ditudan horien aurka.
Aupa, Bixente!
Berradiskidetze kontzeptua barra-barra erabili zen Espainian frankismotik irteeran. Eta gaurtik ikusita, esango nuke nagusiki egina dagoela, behintzat lor daitekeen neurrian. Nahi nuke gurean beste horrenbeste!
Hortik gora, ez dut uste esan nahi duenik etsaiaren adiskide bihurtzerik, ez eta inondik ere bakoitzak jasandakoa ahazterik. Uste dut berradiskidetzea dela:
Eta horretarako behar da:
Berradiskidetzea ere Itaka bat da. Hemen ere bidaia da helburu.