Seko lotsatuta

Goienkaria, 2008.04.30

Itxoin egin dut iragarkiko etxebizitza
saldu den arte. Ez nuen berriro gaia atera nahi, inork ez zezan
pentsa lotsa aitortzeko aitzakiatan salmenta hauspotzen ari nintzenik.
Seko lotsatuta egon naiz bitartean.

Idatzi nuen iragarkia, eta hark eman
zidan artikulurako ideia. Eta orri berean ekin nintzaion, bata eta
bestea toki berera joatekoak zirelako. Baina ez nintzen ohartu
hizkien kontagailuak iragarkia ere barne hartzen zuela, eta osotasun
hura hartuta Goienkariak osorik argitaratu zuen kontrazalean. Pentsa
nola sentitu nintzen ostiralean iragarkia hemen ere aurkitu nuenean.
Sinestuko ote zuen inork hanka-sartzea izan denik?

Saldu da, eta ez txoko honi esker.
Akabo. Orain, berreskuratuko al dut zure konfiantza, irakurle.

Post scriptum. Blogean neronek argitaratzen dut, beraz ez nuen iragarkia sartu. Papereko irakurleari aitortzen diot akatsa.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Seko lotsatuta bidalketan

  1. egilea: Luistxo

    Eskerrak etxe hori azken aldi honetan aipatzen diren salmenta epe ohi baino laburragoan saldu dela, bestela zure lotsa luzatu zitekeen auskalo noiz arte… Merkatuan salgai gero eta gehiago irauten dute etxeek, tratua itxi ezinean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude