Innobasque politikan

Goienkaria 2008.03.14

Egoera bihurriak utzi ditu igandeko
hauteskunde saioak Hegoaldean. Espainiako aginte banaketari dagozkion
korapiloak joango dira askatuaz hurrengo asteetan. Eta hor hartuko
zaio lehen traza legealdiko jardunari. Batez ere, zein Zapatero
ikusiko dugun hurrengo hilabeteetan.

Gure bihurriak zuzentzen zailagoak
izango dira. Alderdi abertzaleek onartu beharko dute porrot
kolektiboa izan zutela, botoetan bezala abstentzioan ere. Eta
diagnostikoa egiterakoan, ondo kontuan hartu NaBai bakarrik salbatu
dela; baita herritarron botoa gero eta mugikorragoa dela ere. Datu
horiekin, estrategia garaileak adostu beharko dituzte, egun erakusten
duten txikikeriaren gainetik. Berrikuntzarako ordua iritsi zaie,
lehengoak ez die balio.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Innobasque politikan bidalketan

  1. egilea: Demonocrazy

    Gutxienez EB eta ERCk porrota onartu dute, orain EAJ ren porrota onartzea falta da eta ezker abertzaleak ere espero zuten jarraipena Gipuzkoan bakarrik izan dutela onartzea ere ez zen geizki egongo.

    Boto mugikorren buruz, hauteskundeak utzi diguten datu garrantzitsu bat da, tamalez mugimenduak lehen ere geneukan bipartidismoa handitzera eraman gaitu nire ustez botos erabilgarriaren kanpaina zitalagaitik.

    Orain PSOEk zer egiten duen jakitea falta da, norekin juntatuko den edo PPkoak ondo pentsatzen badute eta ez badute hautagaik presentatzen psoe bakarrik duen boterea nahikoa izango da, kalkuluak egiteko ordua da.

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude