Errementaria

Klandestinitatean ‘Herrero‘ esaten
zioten. Aita errementaria zuen Josu Otaduik, eta bera ere ofizioan
hasitakoa zen, nahiz gero kooperatibetan jardun zuen langile.
Sindikalgintzan eta politikan tinko aritu zen beti euskara, ezkerra
eta Euskal Herriaren alde. Urte zaharrarekin hil zen, laurogeitaka
urte beteta. Ostiralean egin genion agurreko ekitaldia Kulturaten.

Gauza on asko esan zuten Josuri buruz
gehien ezagutu zutenenek. Nik, belaunaldi bat geroago, uste dut Josuk
ganoraz bete zuela bere eginkizuna. Sinetsita nago bizitzan gehienez
ere dagokigula hartu duguna geroratzea, ahal dugun neurrian hobetuta.
Eta Herrero, eta bera bezelako pertsona sendoak, aise sartzen zaizkit
kategoria horretan. Haiek egin dute. Eta guk?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude