Patxikontra

Oraindik hilabete falta da botoa
emateko. Baina dagoeneko badakigu: ez dira aukera guztiak eskura
egongo. Estatuen makinak oso ahaltsuak dira eta, behin norabidea
hartuta, samur zapaltzen dute parean tokatzen den oro. Polizia eta
epaileak elkar hartuta jartzen direnean, legeak, agintea eta iritzi
publikoa alde dituztela, ez dago ez arrazoi eta ez eskubide. Iñigo
Iruin
i entzun diot asteon: ‘Erabakiak hartuta daude, formalidadeak
betetzea besterik ez da gelditzen’
.

Tenplez jokatu zalea naiz, gogoko dut
gaien alde biak kontuan hartzea, saiatzen naiz begibakar ez izaten.
Baina egoera honetan Patxikontra hasi zait esnatzen barruan, haserrea
argi erakusteko gomendioarekin, aukera dagoenean. Eta ez dakit,
hilabete falta da botoa emateko…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Patxikontra-ri

  1. egilea: Julen

    Aupa Mikel:

    Haserre baina tenplez, ez da aldarterik txarrena egoerari aurre egiteko.

    AurreraMarik eskertuko dau Patxikontraren ahalegina. Bietatik beharko dogu.

  2. egilea: mikel

    Ni hirekin ados. Pasatuko zioat enkargua Patxikontrari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude