Uste dut Washington Post egunkariak
asmatu diela izena. Ondo asmatu ere, alajaina! Bai, Clinton bikoteaz
ari naiz, Bill eta Hillary. Emaztea da presidentetarako hautagaia,
baina senarra ari omen da gero eta toki handiagoa hartzen kanpainako
ekitaldietan. Obama hasiberriaren aurrean esperientzia erakutsi nahi,
nonbait. Oraintsu Hego Karolinan ez zaie oso ondo irten, agian ez
dira horretan tematuko.
Hala ere, Argentinan gertatu zen
–Nestor Kirchner presidenteak emazte Cristinari pasatu zion kargua-
eta gehiagotan gerta daiteke. Emakumeen presentzia politikan
areagotzen ari den seinale, dudarik gabe. Baina baita politika eta
errentagarritasuna uztartzen dituen joerarena ere: abizen-marka
ezaguna probestu, bi baten prezioan eman…