Amaginarreba hil zait berriki.
Berrogeita zortzi ordu laburretan igaro da osasuntsu egotetik
herioren lurraldera. Bi egun nahikoa izan dira, ordea, heriotzaren
trantzea ondo pasatzeko Debagoienean zer daukagun ezagutzeko. Asko
eta ona.
Lehenik, anbulantzia. Azkar etorri
ziren eta primeran maneiatu ospitaleraino. Behin han, erizain eta
laguntzaileak adeitsu, medikuak adi eta zintzo, ia beti euskaraz,
gaixoari bezala guri. Ezinbesteko heriotza etorri artean, dena izan
da profesionala eta hurbilekoa. Baita gero ere, San Felipe sartu
denean. Galderak zehatz eta gauzak erraz egin dituzte, berezko
saminari zamarik erantsi gabe. Tanatorioa eta erraustegia ere, eskura
eta ondo.
Ondo ekipatuta gaude, heriotzarako
behintzat.
Kaixo Mikel :
Astero bezela ,azken orrialdera joan naiz zure piperautsa irakurtzeko asmoz.
Benetan , posteko da, halako gune gogorretan topatea ,babesa eta profesionaltasuna bai ospitatean, baita San Felipen ,eta erraustegian ere.
Kexka bat sortu jat. Ez duzu aipatu gure Elizan topatutako arrera, kristaua naiz,eta benetan faltan botatzen da “globalean ” egin duzun balorazioa, kontuan eukitza funerala ospatu geniola.
Onerako izan bazan jakitzeko,eta, alderantziz izan bazan zuzentzeko Besarkadada haundi bat denoi!
Garbiñe.
Garbiñe, fedegabea naiz eta agian horregatik ez naiz elizaren zerbitzuez aritu. Dena den, esan dezadan San Frantziskoko hileta oso jendetsua izan zela, eta horrek -egia esan- gozatu egin zuela familiaren samina. Eta elizkizunean apaiz asko bildu zela hileta-meza ematera, neurri handian Lourdes koinata Oñatiko alkate izateak eraginda.
Beraz, kexarik ez eliza kontuei buruz. Eta eskerrak zuen fedeak eraginda hurbildu zinaten guztiei. Mila esker!