Txundituta nauka Andoni Ortuzarrenak.
Egun batean EITBko zuzendari nagusi oheratu eta biharamunean bere
alderdiko lurralde-buru iratzartu da. Nik suposatzen nuen komunikazio
talde publikoaren burua, alderdi lanetik aparte samar eta
informazio-orekatik hurbilago ibiliko zela. Eta behin bata utzi
ezkero, denbora pixka bat hartuko zuela besteari heltzeko.
Oker nengoen, bistan da. Apur bat
aurretik ikusiak nituen Josune Ariztondo eta Belen Greaves
postu-trukean, Bizkaiko Aldundia eta EBBaren artean. Zu hona, ni
horra. Aparatu batetik bestera. Nonbait, urteen poderioz lausotu
egiten dira alderdi pribatu eta erakunde publikoaren arteko mugak,
non amaitzen den bat eta non hasten bestea. Zilegi izango da, agian.
Baina dotore, ez.
Guztiz ados. Ni ere txundituta nago. Hau bai dela, zoritxarrez, “gure gauza”.
Mikel serio ari zara? “Txunditu” hori lizentzi literario bat izango da ez? Sinistuta nago informazio mundu horretan zabiltzanez, oso ondo dakizula PNVko goi karguen “manejuaz”. Edo bestela, erakutzi iezadazu oker banago. Benetan diotsut sinistuko dizudala.
Luxiano, zenbatetan uste izaten diagu agintearen sotoetan agintekeriak eta tratu ilunak egiten direla. Eta susmoak nabarmenak direnean, eskertzen diagu kazetari edo epaile ausarten ikerketa; besterik ez bada, agintariari errespetu pixka bat sartzeko.
Kasu honetan txunditu nauena izan duk gizartearekiko errespeturik eza. Atzo Berrian Imanol Muruak elkarrizketa egin zioan Andoni Ortuzarri, eta espresuki aipatzen zian aspaldi burukide balitz bezala hitz egiten zuela, duela astebete bakarrik EITBko zuzendaritza utzi zuenak.
Disimulatu beharrik ere ez sentitzea, hori duk harrigarria. Eta gizartearen jabe sentitzea, edozein gauza egiten dutela ere botoa jasoko duten segurtasuna, inpunitate hori… hori, harrigarria bakarrik ez, hori beldurgarria ere baduk.
Mikel eskertzen diat hire erantzuna. Ados beldurgarria dela, baina Ortuzar eta gainontzeko burukideen aldea zertan datza,? ba Ortuzar aho bero bat dela eta kargu berriak “txutatu” egin duela. Euskadi (eta ez Euskal Herria) heurena dela -botoak barne- gaurko gaia dela pentsatu behar al dugu? PNVk oso aspalditik barneratutako kredo bat dela ez al da egokiago pentsatzea? Iruditzen zaidak, Ortuzarrek egin duena dela gehiegi eta azkarregi hitzegin, ez beste ezer berririk.
Honekin ez diat I.Muruak eta hi bezelako komunikatzaileek egin dezakezuen analisi zorrotz ata motzagokoen balio zalantzan jarri nahi, alderantziz, naiz eta horrekin ados nagoen, ez dela berria adierazi nahi nian, ez besterik.
Besarka da bat.
Luxiano
Ados, Luxiano. Ortuzarrekin ez duk ezer hasi, baizik eta modu lotsagabean adierazi.
Beste besarkada bat hiri. Eta gogoratu, bisita zor diguk aspalditik.
Goienkarian irakurri nuenean zure artikulua pentsatu nuen: nagusitan, hau bezalako artikuluak idaztea gustatuko litzaidake.
Bidean nago. Nagusi egitekoan. Ez artikulu onak idaztekoan!