Egurra

Azken boladako jarrerak ikusita, ezinezkoa
dirudi iazko udaberrian bizi izan genuen loraldi politikoa. Bozemaileak ez dira
asko aldatu –dakiguneraino- baina mezuak, erabat. Lehen itxaropenaren tokian,
egurra ari du orain, gogotik.

Iazkoa oraindik berri samar dugulako, badakigu
bestelako jarrerak posible direla, oraingo hau ez dela betirako. Zenbaitek
martxoaren 10ean jarri du inflexio-puntua, hauteskunde biharamunean, beti ere
Rajoy ez bada Espainiako presidente. Nik baditut nire zalantzak. Ez dut uste
gauzak berehalakoan aldatuko direnik, zauriak irekitzen ari dira oraindik, eta
elkarrenganako konfiantza apurtu egin da. Eta ikusteko dago Ibarretxeren
ekimenak zein bide hartzen duen. Baina zerbait hobea etorriko da, ekarriko
dugu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude