Gose

Disko beltza erosi nuen eta asko
gustatu zitzaidan. Orain zuria daramat jarrita autoan eta gozatzen
ari naiz. Erritmoak, giroak, Inesen gordinkeriak… Txapel!

Arrasate Press-en lehen aletako batean
idatzi nuen trikiari buruzko artikulu bat, esperantzaz betea. Molde
tradizionaletik berrikuntzara abiatua zen, Tapia eta Junkera ikur
hartuta, eta etengabe zetozen esperimentuak. Hamabost bat urte
geroago eta emaitza bikain askoren ondoren, trikia burgestuta ikusten
dut. Tapiak ondo jarraitzen du, baina Junkera errazkerian erori da,
eta gazte gehienek bikote ospetsu pare baten estilo ñoñoa
hartu dute. Horregatik zait hain eder arrasatearron lana, bazterrak
astintzera datorrelako.

Hurrengo diskoaren gose naiz dagoeneko.
Gorria, ez?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Gose-ri

  1. egilea: Gari

    Kasualitatea! Gaur kargatu ditu Irungo kontzertu argazkilari on batek Gose-ren argazkiak Flickr-en

  2. Asteon elkarrizketatu dugu Ines Osinaga irratia.com emankizunean. Trikia, elektronika, macintosha, Internet  sarrien erabili ditugun berbetako batzuk.
    Diskoa interesantea duda barik.

  3. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Trikiaren erabilera moderno bat. Asmatu dute eta gustatu zait. Ez da kentzeka daukadan disko horretako bat ze autoko CDaren postu hori Pettik dauka aspalditxoan hartuta. Baiña interesgarria bai, Goseren lana. Interesgarria hein berean, Tapia eta Junkeraren arteko aldeaz  esan duzuna. Ados nago.

  4. egilea: oier u.

    Gorria? Ala berdea? 😛

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude