Donostiako Martutenen dagoen ingurua
da, eta asteon jakin dugu 4.300 etxebizitza ekologiko han eraikitzeko
dagoen asmo baten berri. Energia aldetik beregainak izango omen dira
etxeak, eguzki plaka, haize-errota eta beste hainbat tramankuluri
esker.
Oso ondo dago etxe beregainak
eraikitzea, energia kontsumoaren hazkunde zoroari aurre egiteko.
Baina Antondegikoari beste kirats bat dario lurrin ekologikoaren
azpitik. Maiatzean 500 etxebizitza gutxiago ziren egitekoak, eta
kalifikazio aldaketarekin operazio ‘handia’ iragartzen zuten
orduko digitalek. Eta ze kristo!, puntu batetik aurrera neurririk
ekologikoena da ez gehiago eraikitzea, besterik barik. Antondegiko
tramankuluei zelofan eta lazotxo itxura hartzen diet, estalki
soilarena.
Atondegirena ez diat ezagutzen, baina zenbatetan gertatzen dituk halakoak! Aldaketa klimatikoaren aitzakian, ekologikoki eragin mikroskopikoa (edo hutsa) izango duten barrabaskeriak ari gaituk onartzen, benetako aberrazioak, hori bai, ondo dioan bezela, Mikel, oso zelofan politean bilduak.
Kaudillo eskuindarra omen den Sarkozy txikiak eman du berriki lezio bikaina: ez omen da Frantzian autopista kilometro bat gehiago eraikiko, ekologiaren mesedetan. Hain zuzen, autoei gero eta komenentzia hobeak jartzen bazaizkie ibil daitezen, nola arraio gutxituko da kutsadura?